Aratz Errekakoekin bilduko da bihar udala

Urola Kostako Hitza 2012ko ekainaren 5a

Aratz Errekako bizilagunekin bilera egingo du bihar Udalak. 20:00etan hasiko da batzarra, auzoko tabernan. Bertan auzotarrek egindako proposamenak aztertuko dituzte eta auzo alkatearen izendatze prozesuaz jardungo dute. Udalak Aratz Errekako herritarrak bertan parte hartzera animatu ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide