Oier Ibarguren izan da txirrindulari kadeteetan Gipuzkoako txapelduna

Urola Kostako Hitza 2012ko ekainaren 5a

Oier Ibarguren azpeitiar txirrindulariak kadete mailakoen gipuzkoako txapelketa irabazi zuen joan den larunbatean, Oñatin. Lasterketaren hasieran hamalau txirrindularik ihes egin zuten tropeletik eta Ibarguren tartean zen. Eguneko mendate nagusira, Udanara, ia minutuko minutuko tartearekin iritsi ziren ihesegindakoak. Udanan, ihesaldiko mutilek erritmoa bizitu zuten eta lau txirrindulari bakarrik gelditu ziren, tartean Ibarguren. Era berean, tropeletik Atracciones Sanz taldeko Unai Orbeak erasoa jo zuen. Horrela, mendatea pasatu eta tropelaren aurretik zazpi laguneko ihesaldia sortu zen, tartean ziren bi azpeitiarrak. Helmugarako hamar kilometro falta zirela, Ibargurenek erasoa jo eta beste txirrindulari batekin batera zazpikotetik aurrera egin zuen. Atzean, berriz, Orbeak ihes egindako beste lagunei eusteko lanak egin zituen. Bi txirrindulari heldu ziren  helmugara eta esprintean Oier Ibarguren nagusitu zen. Unai Orbea, aldiz, seigarren sailkatu zen. Gipuzkoako txapela lortzeaz gainera, mendiko saria irabazi zuen Ibargurenek, eta Lagun Onak txirrindulari taldeak taldekako sailkapena ere lortu zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide