Zarauzko Urteta eta Azpeitiko Lapatx zabortegiek badute itxiera data: beranduenez, 2014ko abenduaren 31rako itxiko dituzte. Nazioarteko aditu talde batek HHKGPI Hiri Hondakinak Kudeatzeko Gipuzkoako Plan Integralaren egokitzapena egin du Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, eta hori ondorioztatu dute, besteak beste. Bihar aurkeztuko du Foru Aldundiak aurrerapen dokumentua Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak adierazi du albistea ofiziala izatean (bihar) Azpeitiko Udalak egingo duela adierazpen bat. Dena dela, gaur bertan lehen balorazioa egin dio HITZA-ri: “Lapatx itxiko dela konfirmatzen bada, albiste oso ona da Azpeitiarentzat. Udalak behin eta berriz eskatu du ixtea, eta hala egiten badute udalak eta herritarrek egingo dute beraiei tokatzen zaiena: birziklatu egingo dute”. Albistea, osorik, bihar argitaratuko du HITZA-k.