Mikel Larrañaga azpeitiar aizkolariak Urrezko Aizkora finalerako txartela lortu du

Nerea Uranga 2012ko ekainaren 4a

Joan den larunbat arratsaldean (ekainak 2) Mikel Larrañaga azpeitiar aizkolari gaztea 23 urtez azpikoen Urrezko aizkora finalerako sailkatu zen, Oihan Larretxea mendean hartuta. Larrañagak lau probetatik hiru irabazi zituen, eta datorren igandean (ekainak 10) Azpeitian jokatuko den finalerako txartela lortu zuen. 10 minutu eta 49 segundotan egin zituen lan denak, eta Larretxeak 11 minutu eta 35 segundotan. Hiru kana-erdiko proban 47 segundoko aldea atera zion azpeitiarrak Berakoari. Igandean, Azpeitian, Urrezko Aizkora txapelketako hiru mailatako finalak jokatuko dira: maila nagusian, Unai Otaño, Nazabal eta Atutxa II.a ariko dira. 23 urtez azpikoetan, Rodriguez II.a, Erasun eta Larrañaga; eta baliteke Mugertza III.ak ere parte hartzea. 19 urtez azpikoetan, Eneko Saralegi, Eneko Otaño eta Iker Vicente neurtuko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide