Droga kontrako sarekadak egin ditu Ertzaintzak asteburuan Zarautzen eta Zumaia, eta lau kide zauritu dituztela adierazi dute, baita bost lagun atxilotu ere. Igande goizaldean, 3:30ak aldera 20 bat ertzain Fanny tabernara sartu ziren. Aurretik Dada tabernan egonak ziren. Bertakoak miatu zituzten, eta hainbatek porrekin jo zituztela salatu dute. Miatutako zarauztar baten arabera, sakelako telefonoa erantzuteagatik bitan jo zuten ertzainek porrarekin. Desobedientzia leporatu zioten haiek.
Hainbat zarauztar gertatzen ari zenaren aurrean protesta egiteko, kalea mozten ari ziren ertzainen parean jarri ziren, ‘Utzi pakean’ eta halakoak oihukatuz. Hainbat edalontzi ere puskatu zituzten. Ertzainek bost lagun atxilotu zituzten.
Zumaian arratsaldean egin zuten operazioa. Nicol taberna miatu zuten.