Benito Lertxundik bertan behera utzi ditu ekaineko kontzertuak

Urola Kostako Hitza 2012ko ekainaren 4a

Benito Lertxundik atzeratu egin ditu ekainean zehar eman behar zituen kontzertu guztiak, eztarrian duen polipoa kentzeko ebakuntza egin behar diotelako. Ginmusika ekoizpen etxeak adierazi du oriotarra "ahal bezain laister" itzuliko dela oholtza gainera, eta ekaineko kontzertuak uda pasa ondoren eskainiko dituela jakinarazi du. Musikariak ekainean zehar aurkeztu behar zuen kaleratu berri duen Oroimenaren oraina diskoa; gaur zen Bilbon kontzertua ematekoa, Euskalduna jauregian; larunbatean, berriz, Iruñean eskaini behar zuen kontzertua, eta hilak 15ean Portugaleten (Bizkaia). Azkenik, hilaren 17an Donostian jo behar zuen. Pasa zen maiatzean Donostian eta Bilbon ematekoak ziren kontzertuak ere bertan behera utzi zituen Lertxundik, afonia zuelako.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide