Zekorketak egitearen alde egin du gehiengoak eskaera jasotzean

Zestoako Hitza 2012ko ekainaren 3a

Zekorketak antolatzearen alde egin dute 963 lagunek Zestoan, aurka, berriz, 542. Horiek dira eskaera jasotzearen emaitzak. 3012 herritarrek zeukaten boto eskubidea, eta %50,5ak hartu du parte. Leire Etxeberria alkateak, “parte hartze ikaragarria” izan dela azpimarratu nahi izan du, eta horregatik “gustora” agertu da. Denei eskerrak eman nahi izan die “zezenen aldeko zein aurkakoei”, eskaera jasotzean parte hartzeagatik “Herriak irabazi du” esan du. Orain badakigu herriak zer nahi duen, beraz, zekorketekin jarraituko da; erabakia errespetatuko dugu”, azaldu du. Hainbesteko aldea izateak erbakia errazten duela ere nabarmendu nahi izan du Etxeberriak.

Herritarrak bozkatzen

Zestoarrak zekorketak bai ala ez bozkatzen, igandean

Zekorketak antolatzearen alde egin dute 963 lagunek Zestoan, aurka, berriz, 542. Horiek dira eskaera jasotzearen emaitzak. 3012 herritarrek zeukaten boto eskubidea, eta %50,5ak hartu du parte. Leire Etxeberria alkateak, “parte hartze ikaragarria” izan dela azpimarratu nahi izan du, eta horregatik “gustora” agertu da. Denei eskerrak eman nahi izan die “zezenen aldeko zein aurkakoei”, eskaera jasotzean parte hartzeagatik

“Herriak irabazi du” esan du. Orain badakigu herriak zer nahi duen, beraz, zekorketekin jarraituko da; erabakia errespetatuko dugu”, azaldu du. Hainbesteko aldea izateak erbakia errazten duela ere nabarmendu nahi izan du Etxeberriak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide