Zestoarrek gaur erabakiko dute zekorketekin jarraitu ala ez. 9:00etan hasi da eskaera jasotzea, eta 16:00etarako boto eskubidea daukatenen %32,4ak hartu du parte. Eskaera jasotzea baliozkoa izateko boto eskubidea daukatenen %33ak eman behar du botoa, beraz, ia bete da kopuru hori 16:00etarako. Horrek esan ahi du, baliozkoa izango dela eskaera jasotzea, seguruenik.
Guztira 976 pertsonek eman dute botoa ordurako, horietatik 762, udaletxean eman dute bozka. Auzoetakoekin alderatuta, parte hartze handia nabari daiteke herri inguruan. Udaletxean ilara luzeak izan dira eguerdi osoan. Momentu batzuetan jendea kalean egon da zain; botua emateko ilara haraino iristen baitzen. 20:00ak bitartean izango dute herritarrek eskaera jasotzea emateko aukera.
Eskaera jasotzearen nondik norakoak jakiteko klikatu hemen.
Parte hartzearen datuak xehetasun gehiagorekin, Zestoako Udaleko webgunean daude.


