Muu Herri Ekimenak “aldaketaren alde bozkatzeko” deia egin du gaur

Zestoako Hitza 2012ko ekainaren 2a

Zestoako Udalak herriko festetan zekorketak antolatu edo ez galdetu, eta herritarren aldeko edo kontrako eskaerak jasoko ditu bihar (igandea). Horren aurrean, Muu Herri Ekimenak “aldaketaren alde” bozkatzera animatu nahi izan ditu gaur herr...

Zestoako Udalak herriko festetan zekorketak antolatu edo ez galdetu, eta herritarren aldeko edo kontrako eskaerak jasoko ditu bihar (igandea). Horren aurrean, Muu Herri Ekimenak “aldaketaren alde” bozkatzera animatu nahi izan ditu gaur herritarrak. “Azken animoak eman nahi dizkizuegu. Hainbat zezenketazalek azken egunetan izan duten jarrera oldarkorrak ez zaitzatela bildurtu” adierazi dute. Zekorketen aldekoak “urduri” daudela uste dute ekimenekoek. Inguruko jendea aldaketaren alde bozkatzera animatzeko deia egin dute. “Inguruan dituzuen aldaketaren aldeko pertsona guztiek bozkatzera animatu, bozka guztiak dira garrantzitsuak. Aldaketaren aldeko bozkak tarte handia izateak garrantzia du aldaketa legitimitate handiz aurrera eramateko, eta herri guztiak ongi onartzeko”.

“Harro” daudela egindako lanaz adierazi dute.  “Eztabaida eta hausnarketa lasaia bultzatu dugu uneoro, eta eginiko bideak ez du atzera bueltarik. Zestoan irabazi dena ez da inoiz galduko, norabidea markatua dago”. “Urrats bat aurrera eramateko garaia” dela uste dute ekimenekoek, “guztiok barne hartuko gaituen nortasun edo izaera baten alde bozkatzeko garaia”.

Eskaera jasotzearen albistea ikusteko klikatu hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide