Kutxa Ekoguneak EkoBira azoka jasangarria hasi du gaur, Zarautzen, eta Lege zaharren plazan jarri dituzten postuen bidez “beste kontsumo era bat posible” dela adierazi dute antolatzaileek. Produktu eta zerbitzu ekologikoak, ingurumenean eragin txikiagoa dutenak eta “kontsumitzako aukera egokienak” bultzatu nahi ditu Kutxa Ekoguneak; hala, artisautza produktuak, elikagaiak eta arropak izan dira salgai; era berean, honakinen eta berziklatzearen inguruko ekimenak ere izan dira.
Ekainaren 5ean ospatuko duten Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira antolatu dute antolatzaileek EkoBira, eta arratsaldean ere zabalduko dute azoka, 16:30eatik 19:30eara bitartean. Ekobirak Gipuzkoako hamar herri bisitatuko ditu datozen asteetan.





