Herriko neska-mutilek hamaika kirol jarduera egiteko aukera izan dute goizean Aritzbatalde kiroldegian; Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Kirolari Ateak Zabalik ekimena egin dute bertan, eta Zarautz Kirol Elkarteko Atletismo, Haltefofiliako, Pilota, Squash eta Xakeko atalek bat egin dute jardunaldiekin; hala, hainbat gazte eta haurrek kirol horiek guztiak probatu dituzte kiroldegian, eta erakustaldiak eskaini dizkiete bertaratu direnei.



