Urtero legez, Urola Kostako Udal Elkarteak Urola Kostan Ekin! enpresa ideien V. lehiaketako sari banaketa egin du. Hiru mailatan eman dituzte sariak: ikastetxeetako ikasleen egitasmoak, enpresa sortu berrienak eta enpresa egitasmo berrienak. 17 lan aurkeztu dituzte lehenbiziko kategorian, 11 lan bigarrengoan, eta hirugarrengoan, berriz, bost.
Hona hemen maila bakoitzean lehen saria eskuratu duten lanen zerrenda:
- Ikasleen proiektua: Search it. Naiara Oñederra, Maitane Aranguren, Eider Urresti eta Janire Sarasuak aurkeztutako pr0iektua galtzeko arriskua duten produktuei txip bat jartzean datza.Netbook bana jaso dute kide bakoitzak.
-Enpresa sortu berrien proiektua: Pedro Dominguezen Aurrerantz proiektua. 2.000 euro jaso ditu.
- Enpresa egitasmo berrien proiektua: Road Books TMC, Rafael Cabanillasen lana. Honek ere 2.000 euro jaso ditu.
Horiez gain, Miguel Odriozolari ohorezko aipamena egin diote. Zumaiarra Industrias Lagunartea enpresaren sortzaileetako bat da. Duela 50 urte abiatu zuten proiektua.