Zarauzko Udalak etxeko lanen arautegi berria jarri zuen indarrean urtarrilean, eta herritarren zalantzak argitzeko hitzaldia antolatu du astelehenerako; Etxezabalan (Kale nagusia, 29) izango da saioa, 19:00etan, Ana Isabel Lopez abokatuaren eskutik. Liburuxkak, berriz, honako gunetan daude eskuragarri: udaletxea, Gizarte Zerbitzuak, Kiroldegia eta liburutegia.
