Nafarroako historiaren harira, egun osoko jaia antolatu dute Zestoan

Zestoako Hitza 2012ko ekainaren 1a

Egun beteko festaz gozatzeko aukera dute zestoarrek igande honetan. Urolakoen Napar Zuzterrak elkarteak Zukulu-saltsa nafarra izena daraman jaia antolatu du, eta hala, Nafarroako historia ezagutzearekin batera hainbat ekitalditan parte hartzeko aukera izango da. 10:00etan hasi eta 18:00etan amaituko da ekimena, eta tartean solasaldia, bideo emanaldiak eta bertso-bazkaria izango dira. Ekimena antolatzeko Zestoako Udalaren laguntza izan dute, eta besteak beste 1512ko Nafarroako konkista eta Gipuzkoaren jatorria izango dituzte hizpide. Noainera joateko autobusa Igandeko bazkarirako izena emateko epea bukatuta dago jada. Hala ere, oraindik bada beste izen-emate bat martxan. Hain zuzen ere, ekainaren 16an Noainen martxa nazionala egingo dute, eta hara joateko autobusa egongo da Zestoan. Izan ere, Gogoan taldeak Noaingo Bataila (1521) gogora ekarriko du ekainaren lehen hamabostaldirako antolatu dituen jardunaldietan. Autobuserako izena emateko aukera dago oraindik, herriko hainbat tabernatan.   Egitaraua Ekainak 3, etzi -10:00-13:00. Bideo emanaldiak botako dituzte, bat bestearen atzetik: Konkista 1512; Gipuzkoaren jatorria; 1512 Lip dub herrikoia; Noain martxa nazionala; eta Pirritx eta Porrotx Noainera. Herriko plazan. -13:00-14:00. Solasaldia. Idoia Arrieta, Beñi Agirre eta Ainhoa Odriozola. Hiru bertsolariren galderak erantzuten. Herriko plazan. -14:30-18:00. Tertulia-nafar kantu-bertso bazkaria. Menua: paella eta oilasko izterra patatekin, pantxineta eta izozkia, edariak eta kafea. Gure Txokoa jatetxean.

Egun beteko festaz gozatzeko aukera dute zestoarrek igande honetan. Urolakoen Napar Zuzterrak elkarteak Zukulu-saltsa nafarra izena daraman jaia antolatu du, eta hala, Nafarroako historia ezagutzearekin batera hainbat ekitalditan parte hartzeko aukera izango da. 10:00etan hasi eta 18:00etan amaituko da ekimena, eta tartean solasaldia, bideo emanaldiak eta bertso-bazkaria izango dira.

Ekimena antolatzeko Zestoako Udalaren laguntza izan dute, eta besteak beste 1512ko Nafarroako konkista eta Gipuzkoaren jatorria izango dituzte hizpide.

Noainera joateko autobusa
Igandeko bazkarirako izena emateko epea bukatuta dago jada. Hala ere, oraindik bada beste izen-emate bat martxan. Hain zuzen ere, ekainaren 16an Noainen martxa nazionala egingo dute, eta hara joateko autobusa egongo da Zestoan. Izan ere, Gogoan taldeak Noaingo Bataila (1521) gogora ekarriko du ekainaren lehen hamabostaldirako antolatu dituen jardunaldietan.

Autobuserako izena emateko aukera dago oraindik, herriko hainbat tabernatan.

 

Egitaraua
Ekainak 3, etzi
-10:00-13:00. Bideo emanaldiak botako dituzte, bat bestearen atzetik: Konkista 1512; Gipuzkoaren jatorria; 1512 Lip dub herrikoia; Noain martxa nazionala; eta Pirritx eta Porrotx Noainera. Herriko plazan.
-13:00-14:00. Solasaldia. Idoia Arrieta, Beñi Agirre eta Ainhoa Odriozola. Hiru bertsolariren galderak erantzuten. Herriko plazan.
-14:30-18:00. Tertulia-nafar kantu-bertso bazkaria. Menua: paella eta oilasko izterra patatekin, pantxineta eta izozkia, edariak eta kafea. Gure Txokoa jatetxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide