Murrizketen aurkako agerraldia izan da plazan

Karkara.eus 2012ko maiatzaren 31

Ikastolako Komitekoek deituta elkarretaratzea egin dute plazan eta Haurreskolako hainbat langilek geldialdia egingo dute arratsaldean.

Sektore publikoko langileek beren eskubideak defendatzeko eta osasuna, hezkuntza eta babes soziala bermatuko dituen...

Ikastolako Komitekoek deituta elkarretaratzea egin dute plazan eta Haurreskolako hainbat langilek geldialdia egingo dute arratsaldean.

Sektore publikoko langileek beren eskubideak defendatzeko eta osasuna, hezkuntza eta babes soziala bermatuko dituen politika publikoetan aldaketa aldarrikatzeko, Murrizketarik ez lelopean elkarretaratzea egin dute eguerdian Ikastolako komiteko kideek deituta. Arratsaldean, 15:00etatik 17:00etara bitartean haurreskolako hainbat hezitzailek ere geldialdia egingo dute. Ikastolako Komiteak eta Haurreskolako langileek kaleratutako idatzian besteak beste honakoak esan dituzte:

Gaur Espainian zein EAEn eta Nafarroan gobernatzen dutenek baliabide publikoak bankari eta enpresa handien esku jartzea baino beste egitekorik ez dutela, salatu dute. Zerbitzu publikoak suntsitzea, murriztea eta pribatizatzea salatu dute, Besteak beste adierazi dute zerbitzu publiko gutxiagorekin langile gutxiago daudela. Administrazio eta zerbitzu publikoetako milaka langilek euren lanpostua galduko dute. Gaineratu dute zerbitzu publikoak suntsitzen dituztela eta beren lan baldintzak okertzen.

Beraz, eskatu dute politika publikoak aldatzea eta beren erabakiak hartzea: zergen dirua non erabili, zerbitzu publikoak nola garatu eta kalitateko enplegua sortu eta hori lortzeko geure ekonomia antolatzeko modua erabaki nahi dugu.

Arratsaldean EAEko hiriburuetan egingo diren manifestazioekin ere bat egingo dute eta eskatu Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan bizi garen pertsona guztioi kalitatezko enplegua eta bizimodu duina izateko aukerak emango dizkigun aberastasunaren banaketa bidezkoari ekin diezaiotela eta horretarako alderdi politiko eta erakundeek beharrezko neurriak har ditzatela. Estatu espainiarraren barruan ez dugu eredu sozioekonomikoa aldatzeko aukerarik , eta hondamendira goaz.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide