Iñaki Lopetegik irabazi du uztarri motzeko idi-proba

Nerea Uranga 2012ko maiatzaren 31

Billelako Iñaki Lopetegiren idia izan da onena herenegun bukatu zen Aizarnazbalgo V. Uztarri Motzeko idi-proban, 44 plaza eta bi zinta eginda; haren atzetik bigarrena herrikoa Etxabe idizalea izan zen, 42 plaza eta 3 zintarekin; hirugarrena, berriz, Azkoitiko Isidro erretegia 39 plaza eta bi zintarekin; laugarrena Errenteriako Rafa Irarreta, 39 plaza eta zinta marekin; eta, bosgarrena Artaso elgoibartarra, 37 plaza eta 3 zintarekin. Herriko lehen sailkatuaren saria ere Etxabek jaso zuen. Joan den ostiralean hasi eta astearte iluntzean bukatu ziten idi-probak. Hemeretzi parte-hartzailek hartu dute parte. Probalekua irekia denez, eguraldiarekin «zorte ederra» izan dutela dio antolatzaileetako bat den Xabier Arregi Enbil-ek. «Bost egunetan euririk ez digu egin eta alde ederra izan dugu». Probak luze jo duela uste dute, horregatik ostiral, larunbat eta igandean ez da jende asko ibili. «Astelehenean jende gehiago etorri zen probara, baina jende gehiena azken egunean izan zen, asteartean», dio. Hurrengo Aizarnazabalgo idi-proba Santiotan jokatuko da, ordurako kintopekoa antolatuko dute. Aian, idi-proba berezia Etzi Aiako probalekuan idi-proba desafioa jokatuko dute Orioko Iñaki Oliden eta Hernaniko Iñaki Intxarburuk. Berezia da oraingo honetan jokatuko duten apustua, izan ere idiekin karretero bakarrak joan beharko du, eta honek idizalea bera, nagusia, izan behar du. 22:00etan hasiko dute desafioa.

Idiak pisatzen

Probarako idiak pisatzen (Argazkilaria: Gaizka Otamendi)

Billelako Iñaki Lopetegiren idia izan da onena herenegun bukatu zen Aizarnazbalgo V. Uztarri Motzeko idi-proban, 44 plaza eta bi zinta eginda; haren atzetik bigarrena herrikoa Etxabe idizalea izan zen, 42 plaza eta 3 zintarekin; hirugarrena, berriz, Azkoitiko Isidro erretegia 39 plaza eta bi zintarekin; laugarrena Errenteriako Rafa Irarreta, 39 plaza eta zinta marekin; eta, bosgarrena Artaso elgoibartarra, 37 plaza eta 3 zintarekin. Herriko lehen sailkatuaren saria ere Etxabek jaso zuen.

Joan den ostiralean hasi eta astearte iluntzean bukatu ziten idi-probak. Hemeretzi parte-hartzailek hartu dute parte. Probalekua irekia denez, eguraldiarekin «zorte ederra» izan dutela dio antolatzaileetako bat den Xabier Arregi Enbil-ek. «Bost egunetan euririk ez digu egin eta alde ederra izan dugu». Probak luze jo duela uste dute, horregatik ostiral, larunbat eta igandean ez da jende asko ibili. «Astelehenean jende gehiago etorri zen probara, baina jende gehiena azken egunean izan zen, asteartean», dio.

Hurrengo Aizarnazabalgo idi-proba Santiotan jokatuko da, ordurako kintopekoa antolatuko dute.

Aian, idi-proba berezia
Etzi Aiako probalekuan idi-proba desafioa jokatuko dute Orioko Iñaki Oliden eta Hernaniko Iñaki Intxarburuk. Berezia da oraingo honetan jokatuko duten apustua, izan ere idiekin karretero bakarrak joan beharko du, eta honek idizalea bera, nagusia, izan behar du. 22:00etan hasiko dute desafioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide