Bailarako baserritarrekin bat, ardo dastaketa dute bihar Sanagustinen

Urola Kostako Hitza 2012ko maiatzaren 31

Azpeitiko Sanagustin kulturguneak eta bailarako baserritarrek beste ekimen berri bat egingo dute bihar elkarlanean. Oraingo honetan, Errioxako ardogile txikien ardo dastaketa antolatu dute. 18:00etan hasita, kulturgunean bertan. Aurrena, El corazon del Rioja ardogile txikien elkartea aurkeztuko dute. Segidan, ardoaren lanketa guztia azaltzen duen bideoa emango dute. Ondoren, berriz, bederatzi ardo gazte dastatzeko aukera izango da. Ostiral arratsaldetan Azpeitiko udaletxeko arkupetan azoka jartzen duten bailarako baserritarrekin antolatu dute, eta biharko azokaren baitan erosketak egiten dituztenen artean ardoak zozkatuko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide