Gaur arratsaldean (maiatzak 30, asteazkena) txirrindularitzako Gervais Memoriala eta Joxe Larrarteren Oroimenezko lasterketa jokatuko dira Aizarnazabalen. Gervais Memorialaren baitan Elite mailakoek eta 23 urtez azpikoek erlojupeko Gipuzkoako Txapelketa jokatu dituzte. Egin beharko duten ibilbidea 21 kilometrokoa izango da.
Joxe Larrarte Memoriala jokatuko da aurrena, 19:15ean hasita. Kasu honetan,14,5 kilometroko ibilbidea egin beharko dute: Aizarnazabalgo beheko aparkalekutik irten, Muniosoro, Bedua, biribilgunea, Muniosoro eta berriro Aizarnazabalera. Banaka, minutu bateko tartearekin irtengo dute parte-hartzaileek. Denera, junior mailako hamabost txirrindularik eta bost emakumek eman dute izena.
Gervais Memoriala ondoren hasiko da, 20:15ean. 21 kilometroko bidea dute: Aizarnazabal, Iraeta, Muniosoro, Bedua, biribilgunea, Muniosoro eta Aizarnazabal. Eliteko eta 23 urtez azpiko hemezortzi txirrindularik dute izena emanda.
