Nerea Mendizabal psikopedagogoaren bi hitzaldi izango dira aste honetan

Karkara.eus 2012ko maiatzaren 28a

Asteartean Aian eta ostiralean Orion egingo ditu

Aiako Lardizabal Herri Eskolako Guraso Elkartekoek antolatuta asteartean, maiatzaren 29an, komunikazioan aditua den Nerea Mendizabal psikopedagogoak hitz egingo du Aiako Kultur Etxean 17:00etan. Nola s...

Asteartean Aian eta ostiralean Orion egingo ditu

Aiako Lardizabal Herri Eskolako Guraso Elkartekoek antolatuta asteartean, maiatzaren 29an, komunikazioan aditua den Nerea Mendizabal psikopedagogoak hitz egingo du Aiako Kultur Etxean 17:00etan. Nola saihestu eguneroko gatazkak izango da landuko duen gaia. Gurasoak hitzaldian dauden bitartean umeentzat zaintza zerbitzua izango da.

Bestalde, ostiralean, ekainaren 1ean,Maria Maestra haurreskolako guraso elkarteak antolatutako hitzaldia izango da, hori ere Nerea Mendizabalen eskutik.  Ez dut haurra zigortu nahi izenburupean arituko da Kultur Etxean 17:30ean hasi eta bi ordu iraungo duen hitzaldian. Hitzaldia irekia da eta guraso guztientzat izan daiteke baliagarria, beraz, ez du inporta beren haurra haurreskolan dabilen ala ez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide