Herriarteko Bergararen aurkako joanekoan Zestoa esku-hutsik etxera

Zestoako Hitza 2012ko maiatzaren 28a

Joan den ostiralean (maiatzak 25) Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako kanporaketako joanekoa jokatu zuen Zestoak Bergararen kontra. 3-0 egin zuten zestoarrek. Itzuliko partidak ostiralean (ekainak 1) jokatuko dituzte Zestoako kiroldegian, 22:00e...

Joan den ostiralean (maiatzak 25) Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako kanporaketako joanekoa jokatu zuen Zestoak Bergararen kontra. 3-0 egin zuten zestoarrek. Itzuliko partidak ostiralean (ekainak 1) jokatuko dituzte Zestoako kiroldegian, 22:00etan.

Kadeteen mailan Adonis eta Arantzeta zestoarrek partida aurretik zirela hasi zuten, baina azkenean amore eman behar izan zuten Aristi eta Etxaniz bergararren aurka; 22-19 bukatu zen partida.

Gazteen mailan, Zestoako Pilota Elkartekoen esanetan, ez zuten zeresanik izan eta erraz galdu zuten Perez eta Aranberri zestoarrek Gallastegi etea Diez bergararren kontra. Erraz irabazi zuten Bergarakoek, 22-3 eginda.

Seniorretan, Zestoako Artetxe eta Azagirrek partida txukuna jokatu arren, Bergarako Muguruza eta Muguruzak sendotasuna erakutsi zuten, eta tarte gutxi utzi zuten zerbait egiteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide