NEKATUR, Nekazalturismoa-Landaturismoa Elkarteak, XX. urte bete ditu sortu zenetik. Hori ospatzeko, pasa den ostegunean Zestoako Bainuetxean ekimena antolatu zuten. Elkarteko aurrenengo zuzendaritza osatzen zutenak omendu zituzten bertan. Horrez gain, administrzioko ordezkariei eskerrak eman zizkoten elkartetik, orain arteko ibilbidean emandako laguntzagatik.
Eusko Jaurlaritzako eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Aldundietako ordezkariak izan ziren ekimenean. Amaieran, NEKATURen Aurkezpen Korporatibo berria erakutsi zuten. Landa Ostatua sustatzea dute helburu, aurkezpen horrekin.