Zumaiako Urola ibaian 79 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu dute goizean, Bedua eta Oikia inguruan. Ertzaintzak baieztatu duenez, gizonezkoa Aizarnazabalgoa da, eta haren familia atzotik ari zen bere bila, gauetik desagertuta baitzegoen. Hain zuzen ere, familiak ikusi du goizean gizonezkoaren autoa, ibaian, eta orduan deitu diote Ertzaintzari, 12:00ak inguruan.
Iturri horren arabera, hildako gizonezkoa zen ibilgailuan zihoan pertsona bakarra, baina ez dute argitu zer gertatu zitzaion gizonezkoari. Hala ere, ez dago istripuren zantzurik eremuan, Ertzaintzak adierazi duenez.
Ertzaintzaren urpekariek atera dute gizonezkoaren hilotza, eta suiltzaileak aritu dira ibilgailua ibaitik ateratzen.