Zarauzko hainbat eragile eta norbanakok bat egin du Usurbilgo Itunarekin. 2010eko azaroan sinatu zuten ituna Zarauzko hainbat alderdi politikoetako ordezkarik, eragilek eta ekologiaren aldeko taldeko kideek, egungo hondakinen kudeaketa alda dezaten eskatzeko helburuarekin. Besteak beste, kudeaketa sistema aukeratzekoan osasuna lehenetsi; errauste planta baztertu; hondakin gutxiago sortzea, berrerabiltzeko eta birziklatzeko balioak landu eta Gipuzkoako herrietan zero zabor programa ezarri eta garatzea eskatzen dute agiri horren bitartez. Era berean, Usurbilgo atez ateko bilketa sistema “begi onez” ikusten dute sinatzaileek, “eraginkorra delako, emaitzak berehalakoak direlako eta lanpostuak sortzen dituelako”.
Horrekin batera, hondakinen inguruan eskumena duten erakundeei Zubietako errauste plantaren proiektua sei urtez bertan behera uzteko eskatu zioten bere garaian hitzarmenaren bitartez, denbora horretan Gipuzkoan zero zabor programak ezarri eta errauste planta ez dela “beharrezkoa” erakusteko. Eskaera hori “neurri batean” lortu dela aipatu dute Zero Zaborrekoek: errauste plantaren proiektua momentuz geldituta dago. Ildo horretatik, orain sinatzaileek bide hori lantzeko eskatuko diote udalari, atez ateko bilketa sistema ezartzeko “egin beharrekoak egiteko”, alegia.
Honakoak dira Usurbilgo Itunarekin bat egin duten talde eta norbanakoak:
Gurekin jai
Xakela gaztetxe asanblada
Zaga
Bilgune feminista
Sorgiñak
Arraio Irratia
Goizeko Ihintza txistulariak
Euskal Herrian Euskaraz
Motxian bertso eskola
Imanol Urbieta
Manu Urbieta
Axi Muniain
Ainhoa Alberdi
Harkaitz Oreka Tx
Jon Beloki
Imanol Beloki
Mikel Elorza
Gorka Arrese (Susa)
Iraia Elias


