[Sasoian.info] Zarautz estropada gune bihurtuta, Euskadiko Trainerilla Txapelketa jokatu da asteburuan. Getariako emakumezkoek ongi merezitako bandera altxa zuten; oriotarrak hirugarren sailkatu ziren eta zumaiarrak, azkenik, laugarren. Bigarren postua Pasai Donibanerentzat izan zen. Era berean, jubenil gizonezkoetan zilarrarekin konformatu behar izan zuten getariarrek, Mundaka nagusi izan zen estropadan. Senior gizonezkoetan ez zen eskualdeko ordezkaririk lehiatu, eta bandera Kaikuk erdietsi zuen.
