Agiro Mendi Taldeak antolatuta ekainaren 3an (igandea) Zestoako Mugak Ibilaldi Neurtua izango da. Bi ibilbide jarri dituzte aukeran: luzea 36 kilometrokoa eta motza 23 kilometrokoa. Aurrez izena emateko aukera jarri dute antolatzaileek www.herrikrossa.com webgunean. Aurrez 10 euro ordaindu behar dira eta egunean bertan, berriz, 13 euro. Partaide guztiek kamiseta bana jasoko dute opari. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ibilbide guztian nahiko jateko eta edateko egongo da.
Ibilbide luzea (36 kilometro): Zestoa, Sastarrain, Endoia, Presalde, Santuaran (jatekoa eta edatekoa), Andutz, Lastur (jatekoa eta edatekao), Lizarpe, Otarre, Aittola, Sastarrain eta Zestoa.
Ibilbide motza (23 kilometro): Zestoa, Sastarrain, Endoia, Presalde, Santuaran (jatekoa eta edatekoa), Andutz, Beliosoro eta Zestoa.