Aizarnan Pazko jaiak ospatzen ari dira

Nerea Uranga 2012ko maiatzaren 26a

Aizarnako Herri Elkarteak antolatuta Pazko Jaiak ari dira ospatzen gaur (maiatzak 26, larunbata) Aizarnan. «Azken urteotan galduta egon den usadioari jarraituz Pazko Jaiak ospatzen ari gara», diote. Goizean goizetik, eguraldi ederra lagun, jende ask...

Aizarnako Herri Elkarteak antolatuta Pazko Jaiak ari dira ospatzen gaur (maiatzak 26, larunbata) Aizarnan. «Azken urteotan galduta egon den usadioari jarraituz Pazko Jaiak ospatzen ari gara», diote. Goizean goizetik, eguraldi ederra lagun, jende asko bildu da Aizarnako plazan. Bada zer ikusi eta dastatu bertan: taloa eta txekor errea daude jateko eta zintzurra bustitzeko txotxeko sagardoa. Ikusteko, berriz, herritarrek egindako artelanak, bitxiak eta beste hainbat produktu. Arpanlariek lan bikaina egin dute eguerdi artean. Arratsaldean festak jarraituko du, herri kiroletako apustu eta erakustaldiekin, besteak beste.

Pazko Jaiak
Arratsalderako egitaraua:
14:00. Txekor errearen jana, txotxeko sagardoarekin lagunduta. Txartelak egunean bertan salduko dituzte 5 eurotan. Txekorra jateko txartelarekin batera banatuko edalontziak ere banatuko dituzte.
17:30. Aizarna eta Segoviaren arteko aizkora apustua. Aizkolarien saioa bukatutakoan, Jagoba Otaegi aizarnar harri-jasotzaile gazteak erakustaldia egingo du.
Egun osoan zehar, Monik eta Eider trikitilariak ariko dira giroa animatzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide