Gazar, Balentziagaren lanean inspiratutako txakolina

Getariako Hitza 2012ko mai. 25a, 15:57

Bihar Montse Velasco sommelierra, urrezko sudurra lehiaketaren irabazleak, Iñaki Camio enologoa eta Getariako Urki Txakolina etxeko arduradunen eskutik txakolin dastatzea izango da Balentziaga museoan. Jostun handiaren lanean inspiratutako Gazar txakolina museoko dendan erosi ahalko da, moda-sortzaileari eskainitako zentroaren lehen urteurrenean. Inspirazioa 50. hamarkadaren amaieran, Cristobal Balentziaga bestelako ehunen bila aritu zen, ohikoekin ezin baitzien soinekoei nahi besteko bolumena eman. Suitzako Abraham oihalen etxearen ezagutzen eta getariarraren nahien ondorioz, gazarra sortu zuten. Zeta zurruna zen, eta leuna hein batean, eta ezusteko bolumenak eta figura ikusgarriak lortzeko aukera ematen zuen. Moda-sortzailearen sorkariak janzten zituzten emakumeek ez zuten gorputz perfektua izan beharrik itxura zoragarria izateko; soinekoak arduratzen ziren horretaz. Izan ere, neurri handi batean gazarrari esker, soinekoen lerroak bereizi egiten ziren gorputzetik, euren edertasunaren bila. Gazar txakolinari buruz Urki upategiak museorako sortu duen txakolin fresko eta bizi horrek, ahoan iraupen ertain-luzea duenak, Gazar du izena; hain zuzen ere, aipatu zeta bezala, ikerketaren eta desioaren fruitua delako, lurrak dotoretzen dituen soineko leuna diruditen mahastiez jantzitako Getarian sortua. Kalitate interesgarri eta perfektua du Gazar txakolin ezin delikatuagoak. Kolore hori argia eta distira berdexkak ditu.Garbia eta gardena da, ikusteko oso atsegina. Sudurrean, erabateko intentsitatea du, handia, fruta berde eta zurien oinarrizko aromak gogorarazten dituena (sagarra, abrikota…). [...]

Bihar Montse Velasco sommelierra, urrezko sudurra lehiaketaren irabazleak, Iñaki Camio enologoa eta Getariako Urki Txakolina etxeko arduradunen eskutik txakolin dastatzea izango da Balentziaga museoan. Jostun handiaren lanean inspiratutako Gazar txakolina museoko dendan erosi ahalko da, moda-sortzaileari eskainitako zentroaren lehen urteurrenean.

Inspirazioa

50. hamarkadaren amaieran, Cristobal Balentziaga bestelako ehunen bila aritu zen, ohikoekin ezin baitzien soinekoei nahi besteko bolumena eman. Suitzako Abraham oihalen etxearen ezagutzen eta getariarraren nahien ondorioz, gazarra sortu zuten. Zeta zurruna zen, eta leuna hein batean, eta ezusteko bolumenak eta figura ikusgarriak lortzeko aukera ematen zuen. Moda-sortzailearen sorkariak janzten zituzten emakumeek ez zuten gorputz perfektua izan beharrik itxura zoragarria izateko; soinekoak arduratzen ziren horretaz. Izan ere, neurri handi batean gazarrari esker, soinekoen lerroak bereizi egiten ziren gorputzetik, euren edertasunaren bila.

Gazar txakolinari buruz

Urki upategiak museorako sortu duen txakolin fresko eta bizi horrek, ahoan iraupen ertain-luzea duenak, Gazar du izena; hain zuzen ere, aipatu zeta bezala, ikerketaren eta desioaren fruitua delako, lurrak dotoretzen dituen soineko leuna diruditen mahastiez jantzitako Getarian sortua. Kalitate interesgarri eta perfektua du Gazar txakolin ezin delikatuagoak.

Kolore hori argia eta distira berdexkak ditu.Garbia eta gardena da, ikusteko oso atsegina. Sudurrean, erabateko intentsitatea du, handia, fruta berde eta zurien oinarrizko aromak gogorarazten dituena (sagarra, abrikota…). Lore- eta belar-ukituak ere baditu.Ahoan, nolabaiteko gantzutasuna eta zitrikoen freskotasuna (pomeloa, mizpira…) nabarmentzen dira, eta orekatu egiten dute azidotasunaren eta frutaren arteko harremana.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide