Gurasoiei zuzendutako hitzaldia eskainiko du Nerea Mendizabalek, Aian

Urola Kostako Hitza 2012ko maiatzaren 25a

Nerea Mendizabal psikopedagogoak eta komunikazioan adituak Nola saihestu eguneroko gatazkak hitzaldia eskainiko du datorren asteartean, hilak 29an, Aiako kultur etxean. 17:00etan izango da saioa, eta tarte horretan haurren zaintza zerbitzua ere izango dute gurasoek. Aiako Lardizabal Herri Eskolak antolatu du hitzaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide