Euskadiko Trainerila Txapelketak jokatuko dira Zarautzen, asteburuan

Zarauzko Hitza 2012ko maiatzaren 25a

Bihar eta etzi Euskadiko Trainerila Txapelketak jokatuko dira Zarautzen, Eusko Jaurlaritzak eta Arraunketako Euskal Federakundeak antolaturik, Zarautz Arraun Elkartea eta Zarauzko Udalaren laguntzarekin. Senior gizonezkoetan Getaria eta Zarautz lehiatu...

Bihar eta etzi Euskadiko Trainerila Txapelketak jokatuko dira Zarautzen, Eusko Jaurlaritzak eta Arraunketako Euskal Federakundeak antolaturik, Zarautz Arraun Elkartea eta Zarauzko Udalaren laguntzarekin. Senior gizonezkoetan Getaria eta Zarautz lehiatuko dira; jubenil gizonezkoetan, Getaria, Zarautz eta Zumaia; eta emakume absolutuetan, Orio, Getaria eta Zumaia.

Bihar, arratsaldeko 17:00etan, maila desberdineko kanporaketak jokatuko dituzte. Etzi, berriz, Kontsolazio Txandak eta Txapelketetarako estropadak 11:30etik aurrera. Estropaden ibilbide honako hau izango da: emakume absolutuetan, lau luze eta hiru ziaboga (3.500 metro); jubenil gizonezkoetan, lau luze eta hiru ziaboga (3.500 metro); eta senior gizonezkoak, lau luze eta hiru ziaboga (3.500 metro).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide