Altuna y Uria eta Inbisa enpresek bat egin dute, Angolan aritzeko

Urola Kostako Hitza 2012ko maiatzaren 25a

[Uztarria.com] Azpeitiko Altuna y Uria enpresak eta Bilboko Inbisa Taldeak bat egin eta sozietate berri bat eratu dute: Inbisa Altuna y Uria. Kanpoko negozioak garatu ahal izateko hasiko dira elkarlanean, eta, batik bat, Angolako merkatuan lekua hartzeko. Dagoeneko Angolan lanean ari dira, herrialdeko gobernuarentzat eraikin industrial bat egiten. Etorkizunean kanpoko beste merkatu batzuetara hedatzeko helburua dute. Ekainean Angolara joan eta proiektua sinatzea dute aurreikusita bi enpresetako arduradunek.  Bi enpresen arteko elkarlana, biek duten esperientziaren eta elkar osatzeko aukerari esker lortu dute. Hala, eraikuntza eskaintza handitu daitekeelako. Enpresako arduradunek ekonomiako hainbat hedabideri azaldu diotenez, Angolak aukera handiak eskaintzen ditu edozein sektore ekonomikotan jarduten duten enpresak han ezartzeko, «baina erronka azpiegiturak sortzekoa da».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide