Pazko Jaiak berreskuratuko dituzte Aizarnan

Nerea Uranga 2012ko maiatzaren 25a

Garai bateko ohitura berreskuratzeko ekimen berria antolatu du biharko Aizarnako Herri Elkarteak: Pazko Jaiak. «Azken urteotan galduta egon den usadioari jarraituz Pazko Jaiak ospatuko ditugu aurten Aizarnan», diote.  Festan parte hartzera dihoaztenei baserritarrez jantzita joateko deia egin die antolatzaileek. Herritarrek egindako produktuak eta artisau lanak kalera atera eta postuak jarriko dituzte goizean zehar. Bertan era askotako gauzak ikusi eta erosteko aukera eskainiko dute aizarnarrek: elikagaiak, bitxiak eta apaingarriak, larruz eta buztinez egindako eskulanak, taloak… Herri kiroletako ekitaldiak ere antolatu dituzte biharko, eguerdian arpanlarien erakustaldia egongo da eta arratsaldean Aizarna eta Segoviaren arteko aizkora apustua jokatuko da. Aizkolariek euren lana bukatzen dutenean, Joseba Otaegi herritarrak harri jasotzen erakustaldia eskainiko du. Beraz, harri-jasotzaile gaztea herritarren aurrean ariko da. Bazkaltzeko, berriz, txekor errea egongo da aukeran txotxeko sagardoarekin. Txartelak bertan erosi behar dira. Pazko Jaiak Maiatzak 26, bihar 11:00-14:00. Goiz osoan zehar artisau eta eskulanen erakustazoka. Bertan jarriko dituzten postuetan aurkituko diren produktuak dira: elikagaiak, bitxiak, larruz eta buztinez egindako produktuak, taloak, apaingarriak, ukenduak, sendabelarrak… 12:00. Arpanlarien erakustaldia. 14:00. Txekor errearen jana, txotxeko sagardoarekin lagunduta. Txartelak egunean bertan salduko dituzte 5 eurotan. Txekorra jateko txartelarekin batera banatuko edalontziak ere banatuko dituzte. 17:30. Aizarna eta Segoviaren arteko aizkora apustua. Aizkolarien saioa bukatutakoan, Jagoba Otaegi [...]

Aizarna

Aizarnako irudi bat

Garai bateko ohitura berreskuratzeko ekimen berria antolatu du biharko Aizarnako Herri Elkarteak: Pazko Jaiak. «Azken urteotan galduta egon den usadioari jarraituz Pazko Jaiak ospatuko ditugu aurten Aizarnan», diote.  Festan parte hartzera dihoaztenei baserritarrez jantzita joateko deia egin die antolatzaileek.

Herritarrek egindako produktuak eta artisau lanak kalera atera eta postuak jarriko dituzte goizean zehar. Bertan era askotako gauzak ikusi eta erosteko aukera eskainiko dute aizarnarrek: elikagaiak, bitxiak eta apaingarriak, larruz eta buztinez egindako eskulanak, taloak…

Herri kiroletako ekitaldiak ere antolatu dituzte biharko, eguerdian arpanlarien erakustaldia egongo da eta arratsaldean Aizarna eta Segoviaren arteko aizkora apustua jokatuko da. Aizkolariek euren lana bukatzen dutenean, Joseba Otaegi herritarrak harri jasotzen erakustaldia eskainiko du. Beraz, harri-jasotzaile gaztea herritarren aurrean ariko da.

Bazkaltzeko, berriz, txekor errea egongo da aukeran txotxeko sagardoarekin. Txartelak bertan erosi behar dira.

Pazko Jaiak
Maiatzak 26, bihar
11:00-14:00. Goiz osoan zehar artisau eta eskulanen erakustazoka. Bertan jarriko dituzten postuetan aurkituko diren produktuak dira: elikagaiak, bitxiak, larruz eta buztinez egindako produktuak, taloak, apaingarriak, ukenduak, sendabelarrak…
12:00. Arpanlarien erakustaldia.
14:00. Txekor errearen jana, txotxeko sagardoarekin lagunduta. Txartelak egunean bertan salduko dituzte 5 eurotan. Txekorra jateko txartelarekin batera banatuko edalontziak ere banatuko dituzte.
17:30. Aizarna eta Segoviaren arteko aizkora apustua. Aizkolarien saioa bukatutakoan, Jagoba Otaegi aizarnar harri-jasotzaile gazteak erakustaldia egingo du.
Egun osoan zehar, Monik eta Eider trikitilariak ariko dira giroa animatzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide