Sanpedrotako irteera berezia antolatu du Indamendik

Urola Kostako Hitza 2012ko maiatzaren 25a

Indamendi taldeak Sanpedroak aitzaki hartuta irteera antolatu du ekainak 28tik  uztailaren 1a bitartean. Tena bailara joko dute berriz—aurreko urtean han ibili ziren—; egun asko ez dituztenez, urrutira ez joatea erabaki dute. Sallent de Gallegon hartuko dute ostatu, pentsio erdian. Izena emateko epea zabalik dago dagoeneko, eta irteeran parte hartu nahi dutenek ekainak 18ra arteko epea izango dute horretarako. Prezioak honakoak dira: bazkideak 190 euro eta bazkide ez direnak 235 euro. Diru kopuru hori Caja Laboraleko 30350037440370007083 kontu korrontean sartu beharko da. Agiriak goiko estakoan eman ahalko dira edota emailez bidali, indamendi1@gmail.com helbidera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide