Musikaz lagundutako bertso saioa izango da ostegunean, Euskalduna tabernan

Zarauzko Hitza 2012ko maiatzaren 24a

Datorren ostegunean, maiatzak 31ean, Kafe Torero Kultur Egitasmoaren baitan musikaz lagundutako bertso emanaldia izango da  Euskalduna Tabernan 21:30ean. Lau bertsolari igoko dira  oholtza gainera: Jokin Labayen arrasatearra, Beñat Gaztelumendi añ...

Datorren ostegunean, maiatzak 31ean, Kafe Torero Kultur Egitasmoaren baitan musikaz lagundutako bertso emanaldia izango da  Euskalduna Tabernan 21:30ean. Lau bertsolari igoko dira  oholtza gainera: Jokin Labayen arrasatearra, Beñat Gaztelumendi añorgatarra, Iñaki Gurrutxaga oriotarra eta Iñigo Mantzisidor Mantxi zarauztarra. Gai jartzen Iker Iriarte alegiatarra arituko da.

Bat-bateko bertso emanaldi horrek, bestalde, formato orijinala izango du, bertsolarien lagungarri gisa musikariak arituko baitira Euskaldunako taula gainean. Alegiako Manillares Iturriaga Koop-Rock taldeko kideak izango dira, hain zuzen, bertsolariak musikaz laguntzen.

2010eko ekainean sortu zirenetik filosofia parte-hartzailea eta berritzailea erakutsi dute eta, izatez, 30 abeslaritik gora ditu taldeak. Kontzertuetan, dena den, txandakatuz aritzen dira kantariak eta instrumentu jotzaileak dira, oinarri moduan, beti jotzen duten bakarrak. Oraingo honetan, ordea, bertsolariek abestuko dute.

Emanaldia ohi bezala, erabat debalde izango da.
Informazio gehiago:
www.kafetorero.com

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide