Zarautz BTT Pagoeta taldeak irteera antolatu du iganderako

Zarauzko Hitza 2012ko maiatzaren 24a

ZARAUTZ-BTT-Pagoeta mendi bizikletako taldeak irteera  antolatu du iganderako. Oraingo honetan, Azpeitiko Loiola baselizatik atera eta Zumarragako  Antiguako Amara joan-etorria egingo dute. Ibilbideak 33 kilometro ditu eta teknikoki zailtasun gutxiko...

ZARAUTZ-BTT-Pagoeta mendi bizikletako taldeak irteera  antolatu du iganderako. Oraingo honetan, Azpeitiko Loiola baselizatik atera eta Zumarragako  Antiguako Amara joan-etorria egingo dute. Ibilbideak 33 kilometro ditu eta teknikoki zailtasun gutxikoa da. 08:00etan abiatuko dira parte-hartzaileak Aritzbatalde polikiroldegiko sarrera zaharretik. Goizbuelta egin ondoren, bazkal ordurako bueltatuko direla aurreikusi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide