Pagoeta Mendizale Elkarteak ekainaren 16 eta 17rako irteera antolatu du Pirinioetara. Larunbatean Aisa eta Aragües bailaren artean dauden gailurretatik ibiliko dira, besteak beste, Cucuruzulo, Mesola, Petrito eta Napazalen.
Igandean, berriz, Bisaurin gailurrera igotzeko asmoa dute iparraldeko aldetik. Ondoren, Alto de Foraton-etik igaroz Lizarako aterpetxera jaitsiko dira mendizaleak. Informazio gehiago eskuratu eta izena emateko Pagoeta Mendizale Elkartera (Santa Marina, 2) jo beharko da maiatzaren 28, 29, 30, 31 eta ekainaren 4, 5, 6, eta 7an, 19:00etatik 20:00etara.