FIARE banku etikoari buruzko hitzaldia, astelehenean

Zarauzko Hitza 2012ko maiatzaren 24a

Datorren astelehenean, maiatzaren 28an,   FIARE banku etikoari buruzko hitzaldia eskainiko du Peru Sasiak, elkarteko zuzendariak. Antoniano Kultur Aretoan izango da, 19:30etatik aurrera. Bertan, FIARE proiektuaren aurkezpen zabala egingo du, azken ur...

Datorren astelehenean, maiatzaren 28an,   FIARE banku etikoari buruzko hitzaldia eskainiko du Peru Sasiak, elkarteko zuzendariak. Antoniano Kultur Aretoan izango da, 19:30etatik aurrera. Bertan, FIARE proiektuaren aurkezpen zabala egingo du, azken urteotako bilakaera azalduz eta aurrera begira dituzten erronkak aipatuz. Hitzordua FIARE banku etikoak Zarautzen duen lantaldeak antolatu du. Talde hori asteartero Sanz Eneako sotoko aretoan izaten da 18:00-20:00 bitartean, herritarrei informazioa helarazi eta proiektuaren inguruko azalpenak emateko. Jakinarazi dutenez, datorren astetik aurrera Madoz kalean izango dute egoitza, Garma gimnasioaren parean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide