Zestoako Atletismo Taldeak haur eta gaztetxoentzako atletismo probak antolatu ditu etzirako. Zestoa, Zumaia eta Aizarnazabalgo haurrentzako probak dira, 10:00etatik aurrera, Iraetako futbol zelaian. Benjaminak, alebinak, infantilak eta kadeteak ariko dira lehian. Parte hartzeko aurretik izena eman beharrik ez dago, Iraetara azaltzen diren haurren arabera antolatuko dituzte taldeak. Ekimaren helburua, «haurrek jolas egin eta atletismoko proba desberdinak ezagutzea da».
Neska-mutilek egingo dituzten probak dira: 60 metro hesiak, altuera jauzia, 80 metro lasterka, pisu jaurtiketa, 400 metro lasterka, jabalina jaurtiketa, 1.500 metro lasterka eta erreleboak. Proba guztiak Iraetako futbol zelaian jokatuko dituzte.
