Santiago Bideko Lagunen Elkarteak 25 urte bete ditu aurten, eta horren harira kostaldea zeharkatzen duen Santiago Bideko argazki erakusketa zabalduko dute Orioko kultur etxean, datorren astelehenean. 19:00etan izango da inaugurazio ekitaldia, eta Fernando Imaz erakusketako argazkilariak eta Rosa Arruti Orioko erromes bideko aterpetxeko arduradunak hitzaldia eskainiko dute.
Kostako bideko dozenaka argazki ikusteko aukera izango da kultur etxean, ekainaren 11ra bitartean. Tartean, Orioko irudiak jarriko dituzte.