Gasteizera txangoa antolatu du Kostan elkarteak

Zarauzko Hitza 2012ko maiatzaren 24a

Kostan elkarteak Gasteizera bidaia antolatu du. Ibilaldia maiatzaren 30ean izango da, asteazkenean. Hainbat bisita egingo dituzte egun horretan: Estibalitz ikusiko dute, Gasteizko Katedralean bisita gidatua egingo dute, eta Arkeologia eta Naipe museoa ...

Kostan elkarteak Gasteizera bidaia antolatu du. Ibilaldia maiatzaren 30ean izango da, asteazkenean. Hainbat bisita egingo dituzte egun horretan: Estibalitz ikusiko dute, Gasteizko Katedralean bisita gidatua egingo dute, eta Arkeologia eta Naipe museoa ere ikusiko dute. Bidaian parte hartu nahi dutenek 40 euro ordaindu beharko dituzte, CAN-en bulegoan ondorengo kontu korrontean: 20542068899158152465. Autobusa 09:00etan izango da, eta hiru geltokitatik pasatuko da: Argi, Sanz Enea eta San Pelaio.  Informazio gehiagorako, deitu 666-394095 telefono zenbakira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide