Gaur gauean hasiko da Aizarnazabalgo uztarri motzeko proba

Nerea Uranga 2012ko maiatzaren 24a

Euskal Herrian uztarri motzeko edo idi bakarreko idi probak Aizarnazabalen soilik jokatzen dira. Aurten bosgarren aldiz antolatu ditu Aizarnazabalgo Probazale Elkarteak, gaur hasi eta asteartera bitartean. Goizean pisatu dituzte gauean tiraka arituko diren lau idiak. Rafa Iraetaren idiak 607 kiloko pisua dauka, eta 10,5 kiloko gainkarga izango du harrian. Erleteren idiak 608 kilo pisatzen ditu, beraz, 12 kilo gehiago eraman beharko ditu. Izeta anaien idiak 610eko pisua eman du, eta horregatik, 15 kiloko gainkargarekin ibiliko da. Basaberen idia ez da 600 kilora iritsi, beraz ez du gainkargarik eramango. Haur Eskolako umeak ere izan dira idiak nola pisatzen zituzten ikusten. Ikusmiran gustora izan dira guztiak, idiekiko distantzia mantenduz, berriro eskolara joan aurretik. Proba “indarra hartzen” «Orain urte batzuk, lehengo ohitura berreskuratzeko, uztarri motzeko proba antolatzen hasi ginen, eta hasieran gu geuk-eta parte hartzen genuen. Baina urtetik urtera indarra hartzen joan da», dio probazale elkarteko Inaxio Mari Etxabek. Garai batean idi bakarreko proba herri askotan izaten zela dio Etxabek: «Aian, Zestoan, Azkoitian… Baina pixkanaka galtzen joan ziren beste herrietako uztarri motzeko probak, eta toki horietan pareenak edota kintopekoak antolatzen dituzte gaur egun». Aurten parte-hartzaile ugari izango ditu Aizarnazabalgo probak. «Bolada izango da, eta idizaleek ondo prestatuta izango dituzte idiak». Antolatzaileek espero baino [...]

Idia mantarekin / Gaizka Otamendi Idia pisu gainean / Gaizka Otamendi Idia pisu gainera igotzen / Gaizka Otamendi Idia pisatzen / Gaizka Otamendi Umea idiak nola pisatzen dituzten ikusten / Gaizka Otamendi Umeak idiak ikusten / Gaizka Otamendi

Euskal Herrian uztarri motzeko edo idi bakarreko idi probak Aizarnazabalen soilik jokatzen dira. Aurten bosgarren aldiz antolatu ditu Aizarnazabalgo Probazale Elkarteak, gaur hasi eta asteartera bitartean. Goizean pisatu dituzte gauean tiraka arituko diren lau idiak. Rafa Iraetaren idiak 607 kiloko pisua dauka, eta 10,5 kiloko gainkarga izango du harrian. Erleteren idiak 608 kilo pisatzen ditu, beraz, 12 kilo gehiago eraman beharko ditu. Izeta anaien idiak 610eko pisua eman du, eta horregatik, 15 kiloko gainkargarekin ibiliko da. Basaberen idia ez da 600 kilora iritsi, beraz ez du gainkargarik eramango.

Haur Eskolako umeak ere izan dira idiak nola pisatzen zituzten ikusten. Ikusmiran gustora izan dira guztiak, idiekiko distantzia mantenduz, berriro eskolara joan aurretik.

Proba “indarra hartzen”
«Orain urte batzuk, lehengo ohitura berreskuratzeko, uztarri motzeko proba antolatzen hasi ginen, eta hasieran gu geuk-eta parte hartzen genuen. Baina urtetik urtera indarra hartzen joan da», dio probazale elkarteko Inaxio Mari Etxabek. Garai batean idi bakarreko proba herri askotan izaten zela dio Etxabek: «Aian, Zestoan, Azkoitian… Baina pixkanaka galtzen joan ziren beste herrietako uztarri motzeko probak, eta toki horietan pareenak edota kintopekoak antolatzen dituzte gaur egun».

Aurten parte-hartzaile ugari izango ditu Aizarnazabalgo probak. «Bolada izango da, eta idizaleek ondo prestatuta izango dituzte idiak». Antolatzaileek espero baino gehiagok eman dute izena eta horregatik asteartera arte luzatu dute lehia. «Guk asteburu batean, hiru egunetan, antolatu nahi genuen, uste genuelako hamar bat idizalek hartuko zutela parte», dio Etxabek. Baina antolatzaileen aurreikuspena ia bikoiztu egin da, eta parte hartuko dutenak hemeretzi idizale dira.

600 kiloko idiak
Proban 600 kiloko idiak 1.050 kiloko harriarekin jardungo du. 600 kilo baino gehiago duten idien kasuan, berriz, harriari pisua gehituko diote, kiloko kilo eta erdi. Idi bakoitzaren atzean itzainak eta karreteroak joango dira. «Bakoitzak bina emango ditu; ganadua domatzeagatik da, batik bat».

Aizarnazabalen eguraldiak garrantzi handia du, probalekua estaligabea delako. «Eguraldiak zerikusi handia izaten du; euriak, batez ere. Hala ere, jendearentzako aterpe bat muntatzen dugu, euri erauntsitik babesteko-eta». Jende asko joaten da proba ikustera. «Aia aldetik eta Bizkaia aldetik etortzen da jendea», adierazi du antolatzaileak.

Probaleku ona
Gainontzean, Aizarnazabalgo probalekua idi proba zaleen gustukoa da Etxaberen esanetan, «plaza oso ona da. Probalekuaren lurra Euskal Herriko onenetakoa da, hala esaten dute idizaleek». Hala ere, Aizarnazabalgo Probazale Elkartekoak probalekua estaltzearen aldekoak dira, «baina ez dugu lortzen probalekua tapatzea».

Aizarnazabalgo V. Uztarri Motzeko Idi Proba
Maiatzak 25.
- 22:00etan. Rafa Irarreta (Errenteria), Erlete (Itziar), Izeta anaiak (Aia) eta Basabe (Aizarnazabal).

Maiatzak 26, bihar.
- 17:00etan. Hodei Izeta (Aia), Artasoro (Errenteria) eta Etxabe (Aizarnazabal).
- 22:00etan. Iñaki Lopetegi (Billela), Joxe Uranga (Aizarnazabal) eta Artaso (Elgoibar).

Maiatzak 27, etzi.
- 21:00etan. Irarreta (Errenteria), Odriozola (Oiartzun) eta Laski (Billela).

Maiatzak 28, astelehena.
- 22:00etan. Isidro erretegia (Azkoitia), Zaldua (Zumarraga) eta Alegria (Bermeo).

Maiatzak 29, asteartea.
- 22:00etan. Galtxagorri (Zumaia), Roman (Oikia) eta Izeta (Aia).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide