‘Eman eta jaso’ ekimenaren baitako bilera deitu du Zestoako Udalak gaurko (maiatzak 23). 19:30ean hasiko da, Zestoako udaletxeko batzar aretoan. Bilera Kultur Etxean egitekoak ziren, baina bileraren tokia aldatu egin dute. Bilerara, herri guneko, Akuako, Lasaoko eta Endoiako biztanleak deitu dituzte.
Maiatzaren 26an (larunbata) Iraetan egingo dute batzarra, 16:00etan, Gure Ordeka elkartean. Maiatzaren 29an (asteartea), berriz, Aizarnako biztanleekin bilduko dira udal ordezkariak, 19:30ean, Aizarnako eskolan.