Hiru lagun zauritu dira Zumaian istripu batean

Urola Kostako Hitza 2012ko maiatzaren 23a

Zumaian N-634 errepidean istripu bat izan da Narruondo inguruan. Furgoneta batek eta auto batek izan dute istripua. Hiru lagun zauritu dira, tartean haur bat. Autoko gidaria eta harekin zihoan haurra ospitalera eraman behar izan dituzte artatzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide