Larunbatean haur eta gaztetxoen atletismoko probak jokatuko dira Iraetan

Nerea Uranga 2012ko maiatzaren 23a

Zestoako Atletismo Taldeak haur eta gaztetxoentzako atletismo probak antolatu ditu larunbaterako (maiatzak 26). Zestoa, Zumaia eta Aizarnazabalgo haurrentzako probak izango dira, 10:00etatik aurrera, Iraetako futbol zelaian. Benjaminak, alebinak, infan...

Zestoako Atletismo Taldeak haur eta gaztetxoentzako atletismo probak antolatu ditu larunbaterako (maiatzak 26). Zestoa, Zumaia eta Aizarnazabalgo haurrentzako probak izango dira, 10:00etatik aurrera, Iraetako futbol zelaian. Benjaminak, alebinak, infantilak eta kadeteak ariko dira lehian. Bertan parte hartzeko aurretik izena eman beharrik ez dago, Iraetara azaltzen diren haurren arabera antolatuko dituzte taldeak. Ekimen honen helburua, “haurrek jolas egin eta atletismoko proba desberdinak egin eta ezagutzea da”, azaldu dute Zestoako Atletismo Taldekoek.
Neska-mutilek bertan egingo dituzten probak dira: 60 metro hesiak, altuera jauzia, 80 metro lasterka, pisu jaurtiketa, 400 metro lasterka, jabalina jaurtiketa, 1.500 metro lasterka eta erreleboak. Proba guztiak Iraetako futbol zelaian jokatuko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide