Zarauztarrek eman dute ‘Berria’-ren aldeko ziztada

Aritz Mutiozabal 2012ko maiatzaren 22a

Berrialaguna kanpainari babesa emateko, Ziztada Eguna ospatu dute larunbat goizean Musika Plazan. Ekimenari 4,5 kilometroko herri lasterketarekin eman zioten hasiera, eta, eguraldiak askorik lagundu ez zuen arren, ehundik gora lagun animatu zen Berria Taldearen alde korrika egitera. Gizonezkoetan, Iñigo Eizagirre triatleta izan zen nagusi, 14:40ko denborarekin, eta emakumezkoetan, berriz, Usoa Irigoien, 17:57ko denborarekin; haurren artean, Ibrahim Lukas izan zen lehena. Herritarren artean, Txumai Fernandezek gidatzen dituen Zarauzko Emakume Korrikalariek hartu zuten parte, baita Euskaldunon Egunkaria-ren zuzendaritza batzordeko kide Iñaki Uriak ere. Irabazleek ez ezik, parte-hartzaileek ere izan zuten sariak; guztien artean Berria-ko elastikoak zozkatu zituzten. Lasterketaren ondoren, mokadutxoak dastatu, eta trago batzuk hartzeko aukera izan zuten Musika Plazara gerturatu zirenek. Era berean, Gurutxurtu aisialdi taldekoek haur jolasak egin zituzten, Jurgi Olaizolak eta Jon Arangurenek erle baten irudia marraztu zuten, Motxian bertso eskolako Felix Zubia, eta Ainhoa Agirreazaldegi kantuan aritu ziren, eta, amaitzeko, Larrain dantza erakustaldia izan zen. Ekitaldiak iraun duen bitartean, Berria egunkariaren alde ziztada emateko informazioa eta argibideak eman zituzten antolatzaileek. Azkoitian ere Berrialaguna kanpainako mahaia jarri zuten, larunbatean bertan, herriko plazan.

Zarauzko Emakume Korrikalariak

Hainbat herritarrek egin zuen korrika; tartean, Zarauzko Emakume Korrikalariek (Argazkilaria: Aritz Mutiozabal)

Berrialaguna kanpainari babesa emateko, Ziztada Eguna ospatu dute larunbat goizean Musika Plazan. Ekimenari 4,5 kilometroko herri lasterketarekin eman zioten hasiera, eta, eguraldiak askorik lagundu ez zuen arren, ehundik gora lagun animatu zen Berria Taldearen alde korrika egitera. Gizonezkoetan, Iñigo Eizagirre triatleta izan zen nagusi, 14:40ko denborarekin, eta emakumezkoetan, berriz, Usoa Irigoien, 17:57ko denborarekin; haurren artean, Ibrahim Lukas izan zen lehena. Herritarren artean, Txumai Fernandezek gidatzen dituen Zarauzko Emakume Korrikalariek hartu zuten parte, baita Euskaldunon Egunkaria-ren zuzendaritza batzordeko kide Iñaki Uriak ere. Irabazleek ez ezik, parte-hartzaileek ere izan zuten sariak; guztien artean Berria-ko elastikoak zozkatu zituzten.

Lasterketaren ondoren, mokadutxoak dastatu, eta trago batzuk hartzeko aukera izan zuten Musika Plazara gerturatu zirenek. Era berean, Gurutxurtu aisialdi taldekoek haur jolasak egin zituzten, Jurgi Olaizolak eta Jon Arangurenek erle baten irudia marraztu zuten, Motxian bertso eskolako Felix Zubia, eta Ainhoa Agirreazaldegi kantuan aritu ziren, eta, amaitzeko, Larrain dantza erakustaldia izan zen. Ekitaldiak iraun duen bitartean, Berria egunkariaren alde ziztada emateko informazioa eta argibideak eman zituzten antolatzaileek. Azkoitian ere Berrialaguna kanpainako mahaia jarri zuten, larunbatean bertan, herriko plazan.

Jurgi Olaizola

Jurgi Olaizola erlearen irudia marrazten

Mokadutxoa hartzen

Mokadutxoak dastatzeko eta traguak hartzeko aukera izan zen

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide