Elan-Euskadi gobernuz kanpoko erakundeak urtero legez Getaria eta Hirugarren Mundua jardunaldiak antolatu ditu. Gaurtik hasi eta osteguna bitartean hainbat ikus-entzunezko eta hitzaldi eskainiko dituzte herrialde txirotuei buruz. Gaur ELAN-Euskadi: hamarkada bat Kuban hitzaldia eskainiko dute Fernando Nebreda eta Xabier Sanchezek.Bihar, berriz, Oliver Stonen Comandante filma izango da ikusgai. Jardunaldiekin amaitzeko, ostegunean Literatuta eta konpromisoa hitzaldia emango dute Belen Gopegui eta Eider Rodriguez idazleek. Uxue Alberdik aurkeztuko du. Saio guztiak Turismo Bulegoan izango dira, 19:00etan.
