Zekorketei buruzko eskaera-orriak banatzen hasi da Zestoako Udala

Nerea Uranga 2012ko maiatzaren 22a

  Zekorketen etorkizuna erabakitzeko eskaerak jasotzeko kanpaina martxan jarri du Zestoako Udalak. Horren baitan, bai herrian eta bai auzoetan zekorketen aldeko edota kontrako publizitatea jartzeko oholak edo panelak jarri dituzte. Gainera, herritarrek zekorketez aldeko edo kontrako eskaera emateko argibideak ari da banatzen udala etxez etxe, aldizkari batean. Bi eskaera orri eta gutunazal erantsita ditu aldizkaritxoak. Zestoako zekorketei buruzko eskaera-jasotzea ekainaren 3an egingo du Zestoako Udalak. Eskaerak jasotzeko kaxak udaletxean eta auzoetan ohiko tokietan (Aizarnan eskolan, Arroa Goian herri etxean eta Arroa Behean eskolan) jarriko dituzte, goizeko bederatzietatik arratsaldeko zortzietara. Iraetan ere jarriko dute eskaerak jasotzeko kaxa bat. Udala aztertzen ari da Iraetako elkartean edota futbol zelaian jarriko duten kaxa. Eskaerak jasotzeko kaxen ondoan, eskaera orri eta gutunazalak jarriko dituzte. Partaidetza sustatuz Udaleko Bilduko eta EAJko arduradunek eskaera egitera animatu dituzte herritarrak. «Hauxe da momentua, zekorketen inguruan udalari aldeko edota kontrako eskaera egitekoa. Horregatik, jendea parte hartzera animatu nahi dugu; ldeko edota kontrako botoa eman dezatela, eta abstenitu nahi duenak abstentzioa adieraz dezala, baina herritarrek parte har dezatela». Eskaera egin dezaketenak 18 urte beteta izan eta iazko maiatzaren 1a baino lehenagotik Zestoan erroldatuta daudenak dira. Ekainaren 3an zekorketen inguruko eskaera eman ezingo dutenek iritzia aurrez adierazteko aukera izango dute. «Kanpoan bizi [...]

 

Bilduko eta EAJko udal ordezkariak

Zestoako Bildukoak eta EAJkoak eskaera-jasotzearen berri ematen (Argazkilaria: Xabier Otamendi)

Zekorketen etorkizuna erabakitzeko eskaerak jasotzeko kanpaina martxan jarri du Zestoako Udalak. Horren baitan, bai herrian eta bai auzoetan zekorketen aldeko edota kontrako publizitatea jartzeko oholak edo panelak jarri dituzte. Gainera, herritarrek zekorketez aldeko edo kontrako eskaera emateko argibideak ari da banatzen udala etxez etxe, aldizkari batean. Bi eskaera orri eta gutunazal erantsita ditu aldizkaritxoak.

Zestoako zekorketei buruzko eskaera-jasotzea ekainaren 3an egingo du Zestoako Udalak. Eskaerak jasotzeko kaxak udaletxean eta auzoetan ohiko tokietan (Aizarnan eskolan, Arroa Goian herri etxean eta Arroa Behean eskolan) jarriko dituzte, goizeko bederatzietatik arratsaldeko zortzietara. Iraetan ere jarriko dute eskaerak jasotzeko kaxa bat. Udala aztertzen ari da Iraetako elkartean edota futbol zelaian jarriko duten kaxa. Eskaerak jasotzeko kaxen ondoan, eskaera orri eta gutunazalak jarriko dituzte.

Partaidetza sustatuz
Udaleko Bilduko eta EAJko arduradunek eskaera egitera animatu dituzte herritarrak. «Hauxe da momentua, zekorketen inguruan udalari aldeko edota kontrako eskaera egitekoa. Horregatik, jendea parte hartzera animatu nahi dugu; ldeko edota kontrako botoa eman dezatela, eta abstenitu nahi duenak abstentzioa adieraz dezala, baina herritarrek parte har dezatela». Eskaera egin dezaketenak 18 urte beteta izan eta iazko maiatzaren 1a baino lehenagotik Zestoan erroldatuta daudenak dira.

Ekainaren 3an zekorketen inguruko eskaera eman ezingo dutenek iritzia aurrez adierazteko aukera izango dute. «Kanpoan bizi direlako edota ohetik altxa ezinda daudelako, eskaera egitera joateko aukerarik ez dutenentzako, aurrez egiteko aukera jarri dugu. Baina aukera honekin zorrotzak izango gara», azaldu dute udaleko arduradun politikoek.

Eskaera aldez aurretik egiteko aukera ekainaren 1eko ordubiak artekoa da, eta hori egiteko inprimakia udaletxean eskatu behar da. Aldez aurretik egindako eskaera guztiak aparteko kaxa batean gordeko dituzte. Behin eskaerak zenbatuta, eta aldez aurretiko eskaerek azken emaitza baldintzatuko balute, banaka aztertuko ditu guztiak udalak. «Beste bozketetan aldez aurretik botoa ematen dutenen kopurua baino askoz handiagoa balitz, zorrotz aztertuko genituzke. Iruzurrik ez gertatzeko aztertuko ditugu», azaldu dute.

Eskaerak jasotzeko egunean, epea bete bezain pronto, eta udaletxean zenbatu eta emaitza jakin orduko, Zestoako Udalaren webgunean emango dute emaitza ofizialaren berri.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide