Pasa berri den astuburuan, Mutrikuko uretan Trainerilen Ligako azken jardunaldia eta Gipuzkoako Txapelketa jokatu dira. Senior mutilak txapelketako merito handiko seigarren postuan sailkatu dira. Senior neskak eta jubenil mutilak berriz, jokoan zeuden bandera guztiak ( Liga eta Txapelketa irabazi dituzte) ekarri dituzte Getariara, udaletxeko balkoia ederki apainduz .
Bestalde, datorren asteburuan Zarautzen ospatuko da Euskadiko Trainerilen Txapelketa.

