Belan, Getaria txapeldun

Urola Kostako Hitza 2012ko maiatzaren 21a

Getariako Akelarre ontziak irabazi du Gipuzkoako VII. Belaontzi Txapelketa. Larunbatean zein igandean Zumaiako uretan jokatu zen lehia, eta txapeldunaren, Zumaiako Phoenixen eta Bilboko Symphonyren arteko lehia estua medio, paregabea izan zen ikuskizu...

Txapeldunak

Getariako Akelarre ontziak irabazi du Gipuzkoako VII. Belaontzi Txapelketa. Larunbatean zein igandean Zumaiako uretan jokatu zen lehia, eta txapeldunaren, Zumaiako Phoenixen eta Bilboko Symphonyren arteko lehia estua medio, paregabea izan zen ikuskizuna. Larunbatean Akelarrek eta Phoenixek berdindu egin zuten; atzo, berriz, getariarrak nagusitu ziren Mollarritik bueltan. Argazkian, Akelarre ontziko eskifaia, igandeko sari banaketan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide