Vespa eta Lambretta motorren lehen bilkura egin zuten atzo Azpeitian, motorzale talde batek antolatuta. 50 bat afizionatu bildu ziren aurreneko jardunaldi honetan, eta euriari aurre eginez motoan Loiolara joan ziren. Segidan, herriko alde zaharrean ibili ziren. Sanagustin kulturgunean bazkaria egin zuten, eta horrekin amaitu zuten bilkura.