Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde egin dute Musika Plazan

Aritz Mutiozabal 2012ko maiatzaren 19a

Goazen plazara ekimenaren harira, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekitaldia egin dute eguerdian Musika Plazan; hasiera batean, Lege Zaharren enparantzan egitekoak ziren, baina eguraldiak lagundu ez duenez, tokiz aldatzea erabaki dute. M...

Goazen plazara ekimenaren harira, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekitaldia egin dute eguerdian Musika Plazan; hasiera batean, Lege Zaharren enparantzan egitekoak ziren, baina eguraldiak lagundu ez duenez, tokiz aldatzea erabaki dute. Montetxio Abesbatza, txalapartariak, bertsolariak, mimo ikuskizuna, Oreka TX taldearen doinuek eta euskal dantzek girotu dute ekimena, eta bertan Aritz Labiano Labi, Haritz Gartxotenea Zaporra eta Joxe Mari Perez Txuri omendu dituzte; azken hau gaixorik dagoenez, bere arrebak ordezkatu du ekitaldian. Era berean, gogoan izan dute Ekaitz Sirvent presoa. Jarraian, Putzuzulo gaztetxean bildu dira herri bazkarian.

IMG_0392 IMG_0344 IMG_0332 IMG_0335 IMG_0369 IMG_0351 IMG_0353 IMG_0357 IMG_0359 IMG_0375

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide